Saharara bidean dijoa, ‘Hesola’

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 14a, 01:00

Dobera Euskara Elkartearen Ipuin Faktoria sailean argitaratu den azken lana da 'Hesola' komikia; Alai Zubimendi komilari hernaniarrak egin ditu ilustrazioak, Lluis Llachen kantu ezaguna oinarri. Euskeraz eta arabieraz argitaratu da, Chej Bahiaren itzulpenari esker, eta komikiaren 150 ale, sahararren errefuxiatuen kanpamenduetara bidean dijoazte, Euskal Karabanan. ETB1eko 'Atera Kontuak' saioan gehiago jakin nahi izan zuten proiektuari buruz, eta Jokin Labaienek Doberarako bideoan jaso ditu azalpenak.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!