Txapelak ez, lorpen bakarrak

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 13a, 01:00

Txapelak eta lorpen garran­tzitsuak irabazi dituzte pelotari hernaniarrek, asteburuan.

Euskal Herriko txapelketan, seniorretan, Ojuel eta Aizpi­tar­tek 22-20 irabazi zioten finala Epleri, eta seniorretako elite mailan, Pagazperen izenean irabazi zuen Gorrotxategik, Santxorekin batean, 22-12, Lap­ke­ren kontra.

Gipuzkoako Trinkete Txa­pel­ke­tan, berriz, Arizmendi jubenilak, Aldunberrik lagunduta, 40-28 irabazi zuen Tolosaren aurka. Seniorretako bigarren mailan, Pagolak eta Arizmendik 40-24 galdu zuten, Villabonaren aurrean, baina datorren urtean lehenengo mailara igotzeko eskubidea irabazi dute.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!