Artelanak, kamixetak eta hitzaldia

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 7a, 01:00

Emakume Langilearen Nazio­arteko Eguna bihar ospatuko da mundu osoan eta Hernanin ere egitarau zabala prestatu dute. Ostiralean ekin zioten, Gaz­telekuan, Parekide taldeak antolatutako ekintzekin eta batukada feministarekin; eta artelanak eta kamixetak ere egin zituzten atzo Gaztele­ku­an. Baina gaur ere ibiliko dira kamixetak eta artelanak egi­ten 17:30etatik 19:30etara.

Hitzaldia Ereñotzun gaur, 18:30etan
Ereñotzun, gaurko, hitzal­dia dago antolatuta.  Hezki­de­tzaz eta feminismoaz. Eta etxean zer?, izenburupean Itziar Zun­zu­ne­giren eskutik antolatu da. 18:30etan, ludotekan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!