Etxean erditzearen esperientzia, hirugarrenez hernaniarrei

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 3a, 01:00

Hernanin izan ziren herenegun Clara Rosas eta Josune Ibargoyen Magaleko emaginak, etxean erditzeari eta jaiotzeari buruz hitzaldia eskaintzen. Hirugarren urtea da Rosas eta Ibargoyenek Biteri zapaltzen dutena, gai bera lantzeko. Azken urteotan, bolo-bolo dabilen gaiaren inguruan informazioa ematea da beren helburua, bakoitzak erditzea nahi duen moduan bizi dezan. Erditze naturalaren alde, Gipuzkoako lehenengo enpresa sortu zuten biek duela urte batzuk: Magale. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!