Goi-tentsioko linearen kontra mobilizaziora deitu du Erraustegiaren aurkako Mugimenduak

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 27a, 01:00

Erraustegiaren aur­ka­ko Mu­gimenduak gaur egin­go ditu mendi-martxa bat Bu­run­tza aldean eta ekitaldi bat Lasarte-Oriako Okendo pla­zan, biak ala biak Zubie­tako erraus­tegiari zerbitzua emateko erai­ki nahi duten goi-ten­tsioko linearen aurka.
Hori dela eta, gaur, 11:30­etan, lehenago Hernani, Urnieta, An­do­ain eta Lasarte-Oriatik abia­tutako zutabeek bat egingo dute Azkorten, Burun­tzapean.
Jakinarazi dutenaren ara­bera, Hernanikoak, 10:30­etan aterako dira Gudarien Plaza­tik, gainontzeko zutabeekin elkar­tzeko gero, Azkorten. Behin  hara iritsita, linearen ezau­garriei buruzko informazioa emango da, eta ondoren, Lasartera jaitsiko dira, eta 13:00etan, Okendo plazan, ekitaldi bat egingo da.


«Erraustegia berdez margotzeko Klima Aldaketaren Zentroa erabiltzen ari da Foru Aldundia»
Erraustegiaren aurkako Mugi­menduko arduradunek diote: «erraustegiari ezetz esateko aukera berria izango da, baita azkenaldion erraus­tegiaren in­guruan zabaldu diren hain­bat albiste aipatzeko aukera ere. Esaterako, erraus­tegi on­doan Klima Aldaketaren aur­kako Zentroa eraikiko du­tenekoa. Egia esan, Foru Al­dun­diak mesede ezin es­ka­sa­goa egin dio Zentro horrek ezin­besteko duen sinesgarri­tasunari. Izan ere, Foru Aldun­dia Zentroa modurik zaba­rre­nean erabiltzen ari da erraus­tegia berdez margo­tze­ko. Eta erraustegia, inoiz martxan jar­tzen bada, Gipuzkoako bero­tegi-efektuko gas-sortzai­lerik han­dienetakoa izango da, gaur egun Zabalgarbi Bizkaiko be­ro­tegi-efektuko gas-sortzai­lerik handienetakoa den beza­laxe».
Linea berriak 132 kilo­vol­teko potentzia izango luke, eta, esklusiboki erraus­tegiari zerbi­tzu emateko eraikia izango da. Zubietako eremutik irtengo litza­teke eta 5.422 metroko lu­zera izango luke, A-15 autobide ondoraino, Urnieta eta Her­nani arteko mugatik gertu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!