17 autobus-enpresa eta elkarte zigortuta, «prezioak hitzartu eta ibilbideak banatzeagatik»

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 27a, 01:00

Lehiaren Euskal Agintaritzak  iragarri zuen urte bukaeran, egin­dako ikerketa batek ondo­ren­goa baieztatu duela: «Gi­puz­­koan gutxienez 1988tik ze­bilen enpresen eta elkarte profesional baten kartelak, prezioak ebatzi eta ibilbideak banatzen zituen».

Hamazazpi enpresa eta elkarte, zigortuta
Gipuzkoako Bidaiarien Garra­io­aren espediente zeha­tzaile­a­ren ebazpenak (www.kroni­ka.eus webgunean irakurgai) ja­kinarazten duenaren ara­bera, «zehapenak (edo zigo­rrak) ezarri dizkie 17 enpresa eta elkarteri milioi bat euro in­gurura iristen delarik zen­batekoa». 
Tartean dago Au­tobuses Ga­ra­yar, S.A en­presa herna­nia­rra; Kronikak enpre­sa­ren­gana jo duen arren,    orain­goz ez du ba­­loraziorik egingo eta erre­kurtsoa presta­tzen ari da. Kasu honetan, Hernaniko enpresa­ren kasuan, 47.940,27 euroko zigo­rra jarri dio Lehiaren Eus­kal Agentziak.



Ikerketa, 2015etik martxan
2015ean hasi zuten ikerketaren emaitza da oraingoa: «errepi­de­ko bidaiarien garraio mer­ka­­tuan gertatutako arau-haus­te po­sible baten ezaguera izan os­te­an, nagusiki Gipuzkoan. In­for­mazioaren azterketa zehaz­tua lehiaren falta adierazgarria zen, hau dela eta, epaitegiak ikuskapen agindu desberdinak eman zituen. Hauek enprese­tara eta elkartera sartzea ahal­bidetu zuten, eta gutxienez, 1988tik 2015era eman zen arau-hauste etengabekoaren exis­ten­tzi­a egiaztatzen duten pro­bak eskuratu», azaldu dute.

Enpresa «errebeldeei, boikota»
Ikerketa horrek egiaztatu du, hain zuzen, «AVITRANSen ba­rru­­an, Gipuzkoako Bidaiarien Hiri­arteko Garraio Enpresa El­kartea, zerbitzuen prezioak hi­tzar­tu eta ibilbideak banatu zirela, hitzarmen hau betetzen ez zuten enpresa errebeldeei boikota eginez, gainera».
Gertatutakoak, bidaiarien­gan eragina izan zuela adierazi du Lehiaren Euskal Aginta­ri­tzak: «praktika hauek eskain­tzen zuten zerbitzuen gares­ti­tzea suposatu dute, honek era­biltzaileengan duen kaltea­re­kin eta beste enpresa ba­tzuen merkaturatzearen ixtearekin».  
Izan ere, «zehatutako en­pre­­sak egindako eta azaldu­ta­ko jarraibideak, errepideko bi­daiarien garraioen merkatuko  segmentu desberdinei eragiten die, bai lizitazio publikoetan, baita talde pribatuetan ere, plan bakarra eta patroi bera jarraitzen dutenak, non hel­burua salneurrien zehazpena eta jarduten zuten merkatuko garraio zerbitzuen banaketa zen», ebazpenak dioenez.


ZIGORTUTAKO ENPRESAK ETA KOPURUAK

- AVITRANS: 20.000,00 €.
- AUTOCARES AIZPURUA, S.L.: 127.332,55 €.
- ALUSTIZA BIDAIAK, S.L.: 23.902,85 €.
- ARTEONDO AUTOBUSAK, S.L.: 20.062,80 €.
- AUTOBUSES URBANOS IRUN FUENTERRABIA, S.L.: 75.846,37 €.
- AUTOBUSES GARAYAR, S.A.: 47.940,27 €.
- ESCUDERO HERMANOS S.L.: 5.446,74 €.
- AUTOCARES IPARRAGUIRRE, S.L.: 49.281,51 €.
- BENGOETXEA AUTOBUSAK, S.A.: 19.396,93 €.
- AUTOCARES DIEZ, S.L.: 44.941,56 €.
- GOIERRI BUS, S.L.: 41,435.77 €. 
- GOIERRIALDEA, S.L.: 53.394,95 €.
- GURE BUS, S.A.L.: 20.472,54 €.
- J. APAOLAZA AUTOBUSAK, S.L.: 14.469,24 €.
- TRANSPORTES PESA, S.A.: 277.800,OO €.
- TOLOSALDEA BUS, S.L.: 77.071,59 €.
- UNITRAVEL S.L.: 3.125,79 €.
- AUTOCARES URPA, S.L.: 9.572,99 €. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!