Bi saio erronkalari berrientzat, Biterin

Baietz Hernanik egitasmoaren baitan, bi zita jarri ditu Euskara Ari Du elkarteak, datorren asterako. Identifikatzaile-banaketa eta aholku-saioak izango dira: asteartean 19:00etan, eta la­run­batean 12:00etan. Martxo­an erronka hasiko dutenei luzatu diete deia. Modu berean, otsai­leko erronkalariak deitu dituzte, gogoeta-saioetan parte hartu dezaten, erronkan izandako zailtasunei buruz hitz egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikalari gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez Kronikalari!