Mister Potatok ere ederki pasa zuen!

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 9a, 01:00

Aurreko ostiralean bukatu ziren Negulekuak, Dobera Euskara Elkar­te­aren eskutik; eta oso pozik geratu dira Dobera eta haurren gurasoak. 23 haur aritu ziren aurreneko astean, eta 22 bigarrenean. Eta hiru begiraleekin, egin dituzte galleta tailerrak, irteera txikiak, Euskarao­kea, jolasak, eta eskulan ugari: argazki markoak, maskarak... eta hirina eta globoekin, Mister Potatoak ere bai! Ederki pasa dute denek!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!