Ikusmin haundia sortu zuen asteazkenean, bi futbolariren bisitak, Hernanin: Real Sociedad taldeko Asier Illarramendi eta Diego Llorente jokalariak etorri ziren, Kutxanbankek Plaza Berrin daukan egoitzara, arratsaldean. Eta bertara, ehunka haur eta gaztetxo gerturatu ziren, baita makina bat guraso ere. Berain idoloekin argazkiak atera zituzten txikienek, eta posterrak, kamixetak, baloiak, postalak... sinatu ere egin zizkieten, Realeko bi jokalariek, guztiei.