Kattalin Miner hernaniarrak jaso du Martin Ugalde Beka

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 15a, 01:00

KATTALIN Miner Perez hernaniarrak Martin Ugalde beka jaso du Daniele Sarriugarte eta Maddi Altunarekin batera. Euskaldunon Egunkariak eta Berriak genero gaietan izandako bilakaera aztertzeko da. Urte bete dute ikerketa egiteko, eta ikus-entzunezko dokumental bat egingo dute. Denera 8.000 euro jasoko dituzte irabazleek.
Berria fundazioak, Elkar fundazioak, Jakin-ek eta Mar­tin Ugalde kultur parkeak egin zuten deialdia eta aurkeztu zi­ren bost proiektuetatik Miner, Altuna eta Sarriugar­terenak irabazi zuen. Hala ere, azpimarratu bost lanek zutela maila altua antolatzaileen esanetan.
Beka jaso zuten pasa den astean eta bertan Minerrek azaldu zuenez, hiru ardatz izango ditu haien ikerketak: «Batetik, genero ikuspegiak egunkariotan izandako ibilbidea aztertuko dugu kazetari­tza ikuspegitik eta genero gaien trataeragatik. Azpi­ma­rra berezia egingo dugu irakurleengan izan duen eraginean». Minerren iritziz, Be­rriak lan berezia egin du lanketa feminista gizartera­tzen. «Halaber, mugimendu feministak eta beste hartzaile batzuek bilakaera hori nola ikusi duten aztertuko dugu». Dokumental bat egingo dute, hamaika elkarrizketez osatua.
Ekitaldian Izaskun Lan­daida Emakundeko zuzendaria egon zen eta «hurrengo erronka» komunikabideen artean sare bat sortzea dela nabarmendu du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!