Ibai Alba txapeldun, Rincon del Soton ere

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 25a, 02:00

Mendi bizikletarekin egiten diren duatloi krossetan indartsu dabil Ibai Alba hernaniarra. Pasa den asteburuan Rincon del Sotokoan izan zen, eta txapeldun izan zen. 6,4km korrika, 25km mendi bizikletan eta beste 3,5km korrika egin behar izan zituen, eta bigarren sailkatuari, Zaragozako Jesus Cisnerosi, 3 minutu eta 30 se­gundoko tarte ederra atera zion. Lehenago ere, irailean, Mur­chan­teko proba izabazia da, Alba. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!