Erakide, pertsonak erdigunean jartzen dituzten enpresa ereduak sustatzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 25a, 02:00

Ostegunean aurkeztu zuten Era­kide proiektua, Gipuzkoa­ko Fo­ru Aldundiak, Urola Ga­rai­ko Garapenerako Agentziak eta Be­terri-Buruntzako Uda­lek; Her­nani, Astigarraga, An­do­ain, La­sar­te-Oria, Urnieta eta Usurbilgoak.
Foru Aldundiak diruz la­gun­­dutako proiektu honen hel­­burua da «enpresetan eran­tzunkideatasun sozialaren kontzeptua zabaldu eta prak­tikan jartzea, erakundeen zein jendartearen erdigunean per­tsona dagoela azpimarratuz».

Eskualdeko bederatzi enpresa ari dira parte hartzen, enpresa eredu jasangarriak lortzeko erantzunkidetasun soziala kontzeptua enpresetan txertatuz. 

Bigarren fasean sartuta
Erakide proiektuaren aurreneko fasea 2015-2016 urte bitartean garatu zen. Tresna informatiko bat sortu zen enpresa eredu jasangarrien inguruan hausnartu ahal izateko. 
Parte hartzen ari diren es­kualdeko 9 enpresen funtzionamendua aztertu zen, horrekin, gaitasuna lortzeko etorkizunerako jasangarritasunean oinarritutako erronka berriei aurre egiteko.
Bigarren fasea, berriz, 2016-2017 urte bitartean ari da garatzen. Helburua da proiektuan sakondu eta tresnaren baliagarritasuna aztertzea.

Enpresak eraldatzea
Honekin guztiarekin «enpresak eraldatzea» lortu nahi da, «barrutik nahiz kanpotik». Era berean, eraldaketa hori pertsonengan gertatzea ere lortu nahi da, «guztia, ingurugiroarekiko konpromiso haundiagoa duen lurraldea sortuz». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!