Neurria hartu nahian, Numanciari

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 3a, 02:00

Pasa den denboraldian mailaz igo ondoren, gogotsu ekin zion atzo Ligari, Nazional Mailako Ohorezko Jubenilen taldeak. Numancia zuen aurkari, eta etxean. Mutilek ilusio haundia zuten, baina maila berriari neurria hartu beharra di­otela argi geratu zen; Nu­man­cia gailendu zen, 1 eta 3.

Barkamenik ez, kontrarioak
Hamaikakoa borrokarako prest atera zen Zubipeko zelaira: Asier Iraola, Luis Galardi, Ju­len Goikoetxea, Koldo Her­nan­dorena, Beñat Iturrioz, Iñi­go Cayetano, Xabier Sa­rrie­gi, Ekain Regil, Angel Antunez, Jagoba Erdozia eta Beñat Men­dizabal. Aulkian, prest, Axel Al­korta, Paul Alvarez, Jon Sanchez, Iker Learte eta Aitor Resurreccion, eta entrenatzaile lanetan, Jordi Telletxea eta Jon Loran.
Partidua hasterako garbi zeukaten «kategoria honetan talde oso onak» daudela, Lo­ranek aitortu bezala. «Es­painia mailan dagoen jubenilen kategoria onena da». Ho­rrexegatik, kontzentratuta ha­si ziren. 35garren minutura arte eutsi zioten, eta orduan­txe iritsi zen Numanciaren aurreneko gola.
Atsedenaldiaren ondoren, berriz, 5 eta 7garren minutuetan, beste bi gol sartu zizkieten. «Taldeak irudi oso ona eman du, baina gehiegi oparitu dugu, eta hemen, etsaiak, ez du barkatzen». Horrela, atzealdean Hernanik egindako akatsak aprobetxatu zituen Numanciak. Hernaniarrek borrokan segi zuten hala ere, eta 1 eta 3koa lortu zuten, Regilen golarekin. Bigarrena ere, gertu izan zuten, gainera.
Gauzak horrela, argi geratu zen atzo, lan asko dagoela egiteko, baina denboraldia luzea da, ikasteko.

Lagun artekoak, hobeto
CD Hernaniko gainontzeko taldeek ez dute Liga hasi oraindik, baina aurredenboraldia prestatzeko, lagun arteko partiduak jokatzen aritu dira. Atzo, hirutik bi irabazi zituzten. 
Ohorezko Erregionalek 2 eta 3 irabazi zioten Beti Gaz­teri, eta preferenteek 1 eta 0, As­tra­buduakori. Euskal Ligako nes­kek, berriz, galdu egin zu­ten 0 eta 1, Añorgaren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!