Hileko aurreneko asteartero bezala, odol emaile izateko aukera izango da asteartean anbulatorioan; baita organo donante egiteko ere. Abuztuan 64 lagunek eman zuten odola, baina ez zen emaile berririk izan. Animatzeko dei egin dute, eta Vinicola Guipuzcoanari ere eskerrak eman dizkiote, ardoa oparitzeagatik.