PORTUKO jaiak bereziak dira egoten den giroarengatik, baina benetan berezia egiten duena urteroko asto karrera izaten da. Beste behin jende ugari bildu zen auzotarrak asto gainean ikusteko eta hauek arre! esaten zuten bezela astoek nahiago so!.
Astoak so! egiten duenean zaila izaten da hura martxan jartzea, baina beti lortzen da. Eta behin abiada hartuta astoak ere azkar ibiltzen badakiela erakusten du. Garailea zein den bigarren mailan geratzen da.
Bestalde, karrera berezi bat ere izan zen eguerdian, Portuan. Urteroko zinta lasterketa famatua. Auzoko gaztetxoenek argi utzi zuten gero eta trebeagoak direla, zintari heltzen!
Festaz gozatzeko kemena eta elkartasuna uztartu daitezkeela erakutsi ohi da San Joan Txikitan eta gaur da horren garaia. Sagardo dastaketa solidarioa egingo da aurten ere. Bildutako dirua behar bereziak dituzten haurren Guraso Elkartea den Pausokarentzat izango da.
Era berean, ondo pasatzen segitzeko gogoa eta indarra daukanak, gauera arte dauka, Portuko festetako hainbat ekintzekin gozatzeko.
Herri kirol desafio berezia
Aitzol Atutxa edo Iker Vicente bezalako txapeldunak ez daude ohituta gaur lehiatuko diren desafiora. Lauko bi taldetan ariko dira lehian, kirolariak. Aizkoran, elkarren kontra aritu beharko dute. Harrijasotzen ere, beste hainbeste: Aimar Irigoien eta Jokin Eizmendi ariko dira elkarren kontra.
Korrika eta arraunean, berriz, puntako hernaniarrak ariko dira elkarren kontra. Korrika, Ibai Alba eta Sergio Roman, eta arraunean, Hernaniko Arraun Elkartean hezitako bi arraunlari, gaur egun Donostiarra taldean aritzen direnak: Mikel Rosell eta Xabat Pastor.
Diana, pelota partiduak, meza, bertsolariak, toka txapelketa egongo dira bazkari aurretik. Azken ginda, nola ez, Laiotzek jarriko du.
GAURKO EGITARAUA
08:00 Egunsentia, suzirien jaurtiketarekin.
09:30 Diana, txistulariekin.
11:00 Pelota partidu interesgarriak.
12:00 Meza, auzoko hildakoen alde.
12:00 Hernaniko bertso eskolako bertsolarien saioa.
12:30 Sagardo dastaketa solidarioa (Zaporeak proiektua). Bildutako dirua behar bereziak dituzten PAUSOKA elkartearentzat. Itxaso, Maialen eta Uxue trikitilariek alaituko dute giroa. Parte hartuko duten sagardotegiak izango dira: Altzueta, Oialume-Zar, Olaizola, Eula, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Iparragirre, Artola, Itsasburu, Otsua-Enea eta Rufino.
13:00 XLIII. Toka eta Bote Txapelketa
14:30 Bazkaria, Euskal Parrillaren eskutik.
18:00 Herri kirolak; Iker Vicente, Aimar Irigoien, Aitzol Atutxa, Jokin Eizmendi. Sergio Roman, Ibai Alba, Mikel Rosell eta Xabat Pastor.
Jarraian, Laiotz taldearekin dantzaldia.
00:00 Jaien amaiera, Laiotz taldearekin, zezen suzkoa eta azken traka.
* Jai Batzordeak eskerrak eman nahi dizkio ‘Hugo eta Eusebio’ tiro eta barraken arduradun den familiari.