Autobus zerbitzu zabalagoa, abuztuan

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 30a, 02:00

Urtero bezala, abuztuko igandeetatik ostegunetarako gauetan zerbitzu zabalagoa emango dute Garayarreko G1 eta G2 autobusek; abuztuaren 1etik 3ra, 6tik 10era, 20tik 24ra eta 27tik 31ra, hain zuzen.
G1 linea, 22:15, 22:45 eta 23:15e­tan aterako da Herna­ni­tik, eta 22:45, 23:15 eta 23:45etan Donostiatik. G2, be­rriz, 21:45, 22:15, 22:45 eta 23:15etan Andoaindik, eta 22:30, 23:00, 23:30 eta 24:00e­tan Donostiatik. 
Aste Nagusiko ordutegia aurrerago jakinaraziko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!