Osiñagako auzokideek ibilaldi dotorea egin zuten pasa den igandean. Auzo Elkarteak egun osoko plana antolatu zuen Ekainberrira lehendabizi, eta ondoren, Aiako Urdaneta auzoan bazkaldu zuten. Hogeitik gora apuntatu ziren, eta gainera, adin guztietako jendea elkarrekin egon zen egunpasan.