BI puntu eta postu bat. Hori izan da Maialen eta Euskotren Liga bereizi dituena. Beste urte bat itxaron beharko du Hernaniko traineruak Ligarik haundienean arraun egiteko. Arraun Lagunak zen arerio nagusia, baina larunbatean gertatu zen bezala donostiarrek aurre hartu zieten hernaniarrei eta ez zen posible izan postu bat aurreratzea sailkapenean. Beraz, Euskotren Liga San Juan, Hibaika, Orio eta Arraun Lagunakek jokatuko dute.
Atzoko estropada itsasoan zen eta gainera ur mugituetan. Horrek aldeak haunditzeko aukera ematen zuen. Horrela izan zen, baina aldeak Maialenen onuraren aurka izan ziren.
Laugarren postutik hamar segundora geratu ziren Hernaniko neskak. Puntu bakarreko desabaintaila bira igo zen. Nahiz eta posturik mingarriena lortu kirol mailaren aldetik esan Maialenek estropada ona egin zuela itsaso oso arroan. Bigarren jardunaldian San Juanek erakustaldia eman zuen, Hibaika eta Orioren aurretik. Etzi, Getarian egingo dute arraun ontzi gipuzkoarrek Gipuzkoako Txapelketan.