Hernani ezagutzeko aukera, Urtekarian

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 15a, 02:00

Hernani 2017 Urtekaria gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian, aurkeztuko dute. Herria hobeto ezagutzeko oso baliagarria da Urtekaria, baita herrian azken urtean gertatutakoak jasotzeko ere. 
Horrela izanik, aurtengoa, Hernani 2017 Urtekaria ohitura eta erritoek; kultura eta jai arloko taldeen urteurrenek; historia eta oroimenak; bitxikeriek, natur ondarearen in­gu­ruko lanek, elkarrizketek…  eta bestelako artikuluek osa­tzen dute; guztira 14 artikulu, eta bukatzeko, ohikoa dena, Crónica 2016ko Kronika. 
Boron­datezko herritarren lanetan oina­­rrituta egiten da urtekaria, urtez urte.

Azala, esanguratsua
Azaleko argazkia irudi ezaguna da (1875eko irailaren 16koa, 2garren Karlistadaren testuinguru historikoan izandako suntsiketa). Orain dela gutxi ezagutu da zein izan zen egilea, Hermenegildo Otero; hori izan da, hain zuzen, aukeratzeko arrazoia. Juan­txo Egaña argazkilariak egindako lanari esker jakin da, be­rak aurkitu bai­tzuen originala Madrileko Biblioteca Na­cio­naleko artxiboan. 

14 artikulu landu dira
Landu diren lanak, hain zu­zen, ondorengoak dira: Atso­lo­rra, euskal jaiotze erritoa Ere­ño­tzun (Idu­rre Leku­ona An­tzi­­­za­r); El puerto fluvial de Ca­rapote, un puerto privado en Hernani (Ja­vi Castro Montoya eta Iñaki García de Vicuña Olaizola); Goiz Eguzki Abes­batza, voces veteranas fomentando la mú­sica coral durante una década (José Mari Mar­tínez Mata); Harra­pazka Egu­na: iñistorrak urrea balio zuenean! (Xabier Iriarte Anso­rena–Iñaki Sanz-Az­kue); Her­na­niko San Joan Konpar­tsa. In memorian: An­doni Unanue Lekuona-Hia­zinto Fer­­nan­­do­rena Setien; Kattalin Miner: «Aukera askatasunak ez ote gaitu beste modu batera ito­tzen?» (Irati Sarasua Ara­ba­o­laza); Kultu­rarteko Plaza Femi­nista (Ja­xone Usandizaga Ansa eta Marta Luxán Serra­no); Nagore Legarreta, argazkilaria. Sobre el reloj carillón de Plaza Berri (Joxan Goi­koetxea Mari­txa­lar); Zepadiko putzuetako odonatuak (Iñaki Mez­quita Aran­buru). Zintza­rrik eta joaliak: zarata ala mu­sika? (Iña­ki Sanz-Azkue eta Joan Mari Beasain Ira­zusta); Mila­grosa ka­perako eskola, 1952/53 (Eu­lali Aran­buru Urkizu); eta Ainara Ortega Ba­rrenetxea: «Eten­gabe bila aritu beharra dauka, kulturan dabilenak» (Leire Goñi Iradi).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!