Soldaten inguruko arau aldaketa onartu da

Kronika - Erredakzioa 2017ko ekainaren 1a

Astearteko Plenoaren gai zerrendak zazpi puntu ba­karrik zituen eta gainera Ora­in Hernani taldeak aurkez­tutako biak kendu egin ziren al­derdiak horrela eskatuta, bai­na hala ere 4garren pun­tuak Go­bernu taldearen eta oposi­zioaren arteko iritzi desber­dinak azaleratu zituen. 
Bertan aurrekontua gauza­tzeko arau baten aldaketa boz­katu zen, oposizioko alderdi nagusiaren zinegotzi libera­tuari zegokion soldatarena, eta EH Bilduko zortzi botorekin, (Koro Etxeberria falta zen), aurrera atera zen, oposizioko alderdi guztien aurkako zazpi boz­ken aurrean.
Alderdi bakoitzak bere bo­toaren zentzuaren erabakia aurretik argudiatu zuen. Lehe­nik Luis Intxauspe alkateak arauaren modifi­kazioaren aldeko arrazoiak eman zituen. «Legealdia hasi genuenean gure kriterioa argia zen. Gobernu taldeko bi partaideen liberazio osoa, beste hiru zine­gotziren liberazioa ordu batzuetan proportzio desber­dinetan, eta beste lau zine­gotzik inongo soldatarik ez edukitzea, oposizioko zinegotzi guztiak bezalaxe. Hala ere Udal Legeak dio 10 mila biztanle baino  gehiagoko herrietan opo­si­zioko alderdi nagusiak li­berazio bat eduki dezakeela. Honela EAJko Andoni Amo­narraiz liberatu zen, baina kezka sortu digu Go­bernu taldean bere soldata gure liberatu oso batena baino altuagoa delako. Horregatik, eta EUDELen go­mendioa ja­rrai­tuz baina araua betez, bere soldata %10 jais­tea proposa­tzen dugu, aurreztea ere ekarriko baitu».
Ondoren Amonarraizek har­tu zuen hitza. «Legeak ere badio, beren ja­to­rriko lanean duten soldata mantenduko dutela liberatutako zinegotzi­ek, eta arau aldaketa oposizi­o­a­ren lana diskriminatzeko onar­­tuko da». Gainera onar­tu­ta­ko modifikazioa ez dela le­gearen barnean sartzen eta neurriak hartuko dituela au­rre­ratu zuen. «Prozedura eta modi­fikazioa legez kanpokoak dira».
Ondoren PSE-EEko Ricardo Crespok hartu zuen hitza eta bere botoa aldaketaren aur­ka­koa izango zela adierazi zuen. «Modifikazioak oposi­zioaren eguneroko lana oztopatzen du eta Andonik dioen bezala dis­kriminatzeko erabakia da». Ildo beretik mintzatu zen Orain Hernani taldeko Jaione Aristregi. 

 

Ekaineko plenoa

Hurrengo Plenoa aurreratu da

Hilaren 20an egingo da; San Joanen aurretik.

Maiatzeko Plenoa lasaia izan zen beste gai guztietan. Orain Hernani taldeak banketxeen jardunbide egokien kodeari bu­ruzko  mozioa kendu egin zuen «etxebizitza mahaiean gara­tzeko gaia baita», adierazi zuen Aristregi, taldeko bozera­mai­leak. Beste talde guztiek mozioa aurkeztu izana kritikatu zuten, hori jakinda.
Orain Hernani taldeak gose greban zeuden preso palesti­narrekiko elkartasun mozioa ere kendu egin zuen. «Zorionez gose greba amaitu berri da eta ez du zentzurik mozioa man­ten­tzeak», esan  zuen Aris­tregik. EH Bilduko Inhar Olanok bat egin zuen preso palesti­narren borrokarekin eta «ego­e­ra lazgarri berdinetan eta esku­bi­­deak zapalduta dituzten Eus­kal Herriko presoekin elkar­ta­sun berdina» eskatu zuen. 
Azkenik, San Joanak direla eta, hurrengo Plenoa ekainaren 20ra, asteartera aldatu da.