Tailer, jolas eta ikuskizun, Ekogunea ezagutzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 24a, 02:00

Ingurumenarekiko  erres­pe­tua ardatz, aisialdirako eta ikasketa aktiborako tartea es­kain­tzen du Ekogunea par­ke­ak, eta igande honetan Uda­berri Festa egingo da bertan, fa­miliei eta haur eta gaz­te­txo­ei begira. Eguraldi txarra egingo balu, astebete atzeratuko litzateke; bihar jakinaraziko dute.

Egun osorako, festa
Goizeko 11:00etatatik 19:00ak ar­te, makina bat tai­ler, bisita eta ikuskizun izan­go di­ra: gin­kana, barazki izoz­kien das­ta­keta, Iñigo Serru­lla­ren kon­tzer­tua, Eriz Magoa, Re­ziklator ikus­kizuna... Dena, debalde.
Bazkaria ere izango da; nahi duenak, berak era­man­da, eta bestela, txartelak erosita: http://erreserbak.ekogunea.eus.
Era berean, debaldeko au­to­busak jarriko dira, Miramon, Orona eta Errekaldean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!