Kimu taldearen txalaparta doinuekin hasi zen atzo, Hernaniko Txalaparta Festaren 31garren edizioa. Eta gaurkoa izango du egun haundia, makina bat saio eta kontzerturekin, herri bazkariarekin, eta gaueko Txalaparta Party Apartarekin. Eguerditik gauera luzatuko baita festa!
GAUR, Tilosetan
12:00, Txalaparta saio libreak. ‘Hernani’ Musika Eskolako alboka, dultzaina, trikitixa eta txistu taldeak, kale bueltan ibiliko dira.
14:30, Herri bazkaria (txartela aldez aurretik erreserbatzea komeni da: aitorbeltran@yahoo.es edo soinuenea@soinuenea.eus. 16 euro dira).
17:00, Txalaparta Jaialdi Nagusia: Hernaniko Bertso Eskolako bertsolariak, Saustako Zuaznabartarrak, Erbetegi-Etxeberriko Goikoetxeatarrak, Gipuzkoatik Kimu taldea, Bizkaiatik Ttakuntto txalaparta taldea, Arabatik Gasteizko Udal Folklore Eskolako txalaparta taldea, eta Nafarroatik Iruñeko Ortzadar folklore elkartea.
23:00, Txalaparta Party Aparta, DJ Barruren eskutik. Atxur tabernan.