Bere Heziketa Zikloaren barruan, gaur egingo du Inmakulada ikastetxeak, Prestakuntza Jardunaldien laugarren edizioa. Donostia Unibertsitate Ospitalean egingo dituzte jardunaldiak, eta aurtengo gaia da, Emozioak osasunaren eremuan. Goizeko 09:00etan hasiko dira, eta eguerdiko 14:00ak arte, ospitaleko zenbait profesionalen hitzaldia jasoko dute.
Aurrena, jardunaldien aurkezpena egingo du Maria Jesus Goenagak, Donostia Ospitaleko anestesiologoak.
Gero, Anunciacion Jimenez psikologo eta unibertsitateko irakaslea izango dute hizlari: Mundu emozionala, profesional soziosanitarioan. Ondoren, bere esperientzia profesionala azalduko dute Ines Alcaldek, zainketa aringarrien unitateko begiraleak; eta Fausti Perez erizain erretiratuak.
Eta azkenik, bere aportazioa egingo du Lurdes Zubillagak, ezintasunen bat duen neska baten amak.