«Antisorgailuak gero eta garatuagoak daude eta onuragarriak izan daitezke»

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 6a, 02:00

NAHI gabeko haurdunaldiak urtero urtero gora dijoaz bai Euskal Herrian eta Mundu mailan. Hori ekiditeko era ugari daude eta horietako batzuk antisorgailuak erabiltzea edo kontrazepzioa aplikatzea da. Maria Gregorio Alzua ginekologoak Ur­bieta kaleko Mediku Zen­tro­an du kontsulta eta gaiaren in­guruan argibideak beharrezkoak direla iritzi du. «Mota askotako antisorgailuak daude eta gero eta garatuagoak. Kon­tra­zepzioa emakumea ugalkor dagoen edozein garaitan aplika daiteke, lehen hilekoa duenetik azkenekora, menopausiara iri­tsi arte». 
Maria Gregorio Alzua medikuak argitu du metodo desberdinak daudela adin bati edo helburu bai egokituagoak. «Nor­malean gazteenek eta bikote egonkorrik ez dutenek, 18 eta 25 urte bitartekoek, antisorgailu hormonalez gain hesi moduko bat erabili beharko lukete, preserbatiboa izango li­tzatekeena. Bikote egonkorrek antisorgailu bezala erabili di­tzazkete haurdun ez geratzeko eta gainera beste onurak ere ekarri ditzazkete; aknearen kontrola esaterako, hileko zikloaren erregulazioa, hilekoaren odol-ateratzearen edo mina gutxitzea... hauek efekto sekundarioak izan daitezke.  Anti­sor­gai­luak ezezagun haun­­diak dira. Hormonaletan pastila, partxea eta eraztun baginala».
25 eta 30 urtetik aurrera gure gizartean haurdunaldiak antolatzen hasten dira bikoteak eta beraz mugak markatuagoak daude ginekologoaren esanetan. «Esaterako bi urtez bakarrik plantea daiteke erabilera 32rekin haurra izan nahi duelako. Orduan, bideratuta bilatzen dituzte kontrazepzio mota konkretu batzuk. Pastila hormonala oso ezaguna eta urte asko daramatzana hartzen da, baita eraztun baginala».

«Arrisku faktoreek baldintzatu dezakete tratamendu hormonal bat erabili edo ez»

«DIUa modan dago, oso erosoa delako»
Badago baita hormonala ez den DIU metodoa, sustantzia kimikoak askatzen dituena urteetan zehar, ernalkuntza ekidinez. «Askotan haurdunaldia eta gero erabil­tzen da bost urtetan edo berriz ez nahi bada haurrik izan. Epe luzeagoko antisorgailua da eta orain gazteen artean ere modan dago oso erosoa delako. Behin jarri eta ez duzu gainean egon beharrik. Gailua jarri eta hor geratzen da. Ema­kumearen uteroan ginekologoak jarri beharreko gailu bat da. Perimenopausia edo menopausia aurreko garaian ere DIU sistema asko erabiltzen da eta gomendagarriena da. Baita es­tro­genorik gabeko hormona sisteman ere».
Hormonak daramatzan DIU mota bat ere badago, baina horrek konponente desberdinak ditu eta erabiltzen da DIU berak dituen efektuak indargabetzeko Alzu­aren hitzetan. «Hile­rokoak sortze dituen minak eta odol-ateratzeak gu­txi­tzeko dira. Horrek modan jarri du DIU antisorgailua. Le­hen zituen efektu horiek orain indarrik gabe geratu baitaitezke».

«Metodo hormonalak onuragarriak dira»
Alzua ginekologoak dio adin batetik aurrera metodo hormonalak ez direla hain egokiak edo behintzat baldintza batzuk bete behar dira erabiltzeko. «Ezin dira egotzi adinarengatik baina irizpide batzuengatik gomendagarriagoak dira adin baterako edo besterako. Arrisku faktoreak kontutan hartu behar dira. Tabakismoak, loditasunak, gaixotasun kardiobaskularrak, mi­grainak, giltzurruneko arazoak... baldintzatu dezakete tratamendu hormonal bat erabili edo ez». 
Eta beste arrisku faktoreetako bat adina izaten da. «35-40 urtetik gorakoetan tronboenbo­lismo eta arrisku kardiobaskularrak gehitzen dira. Baina argi eduki behar da 50 urteko emakume batek ere hartu dezakeela tratamendu hormonala. Gehia­go esango nuke. Onurak izan ditzazke, baina beti ere irizpide batzuk eta kontrol ba­tzuk jarraituta».  
Pastila antisorgailua bi sustantziek osaturiko medikamentua da: estrogenoak eta progesterona, eta emakumezkoen hor­monen antzerako sintetikoak dira. Sustantziak odolaren bitartez gorputz osoan zehar zabaltzen dira eta ez diete uzten obulutegiei obulurik sortzen. Konbinaketa desberdinak egiten dira sustantzia horienak.
«Tratamentu hormonalak hilabetekoak izaten dira. Hileko ziklo bat kontrolatzen da eta gero berriz hasten da. Obu­lazioa saihesten dute tratamentu hauek. Luzatu daitezke nahi adina. Gainera denbora luzerako erabiltzen da kasu gehienetan».

Estigmatizazio eta usteak
Uste batzuk badaude egiak ez direnak bere aburuz. «Ez da egia gizendu egiten dutela, ezta txarrak direnik eta ezin dituzula denbora luzean hartu. Bost urte erabili eta utzi egin behar direla esteril geratzeko arriskua dagoelako eta horrelakoak ez dira egiak».
Kontraindikazioak badituzte, baina asko hobetu dira eta gaur egun ez dute arazorik sor­tzen. Gero eta jende gehiagok erabiltzen ditu eta onurak asko eta garrantzitsuak izaten dira Maria Gregorio Alzua ginekologoaren hitzetan. «Erosotasunaz gain hilekoan mesede asko egiten dute. Zikloaren kontrol haundiagoa daukazu, odol-ateratzeak hobeak dira, min gu­txiago ematen du... eta gainera bilatzen duzuna, haurdun ez geratzea, lortzen duzu. Beraz, hobe baino hobeto». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!