Bakarlari gaztetxoen emanaldi berezia, igande honetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 2a, 02:00

Berritzailea bezain berezia izango da, igande honetarako Hernaniko Musika Bandak prestatu duen kontzertua.
Bakarlari gaztetxoak izango dira protagonista, 14 gazte guztira; eta Musika Bandaren lagun­tzarekin, 10 obra eskainiko dizkiete entzuleei.

Bi obraren estreinaldia
10 obra horietatik bi, gainera, kontzertuan bertan estreinatuko dituzte: El Nano de Cór­doba pasodoblea, Mikel Mate Donostiako musika eskolako zu­zendari eta Musika Bandako ki­deak idatzia; eta Joxe Ramon, Joxemari Oiartzabal tronpetako katedradun eta konposa­tzai­le­ak, Joxe Ramon Berrondo tronpetalari gazteari idatzitakoa.
Gehiengoa dira hernaniarrak, kontzertuan joko duten 14 bakarlarietatik. Hauek dira joko duten guztiak: Manex Za­ba­le­ta, Ane Telletxea, Joseba Kor­ta, Elene Lizeaga, Enara Arruti, Julen Beraza, Mirari Ucin, Bittor Karrera, Eneko Sota, Joxe Ramon Berrondo, Oier Parada, Sara Otaegi, Iker Lizartza eta Amaia Azkue. Haien esku­e­tan, hainbat musika tresnak hartuko dute protagonismoa, ban­daren gainetik: pianoak, akordeoiak, saxofoiak, tronpetak, oboeak, tronboiak eta txistu­ak; eta baita ahotsak ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!