Langabeziak behera egin arren, prekarietatea

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 1a, 02:00

Badirudi langabezia tasa be­hera egiten ari dela Hernanin, 2014az geroztik. Aurten, mar­txo­an 1.061 langabetu erre­gis­tra­tu dira Hernanin; ho­rie­tatik, 582 emakumeak, eta 479 gizonak. Iaz, martxoan baita ere, 1.225 ziren langabetuak Hernanin; 2015ean, 1.325; eta 2014an, 1.431.
Kopuruak behera egin arren, ordea, gaurko egunean, Lan­gileen Nazioarteko Egu­ne­an, mobilizaziorako deia egin dute hainbat eragilek; Her­na­nin, Ernaik eta LABek. Azken ho­nek autobusa atera du, Bilbon egingo den mani­fes­ta­ziora joateko, «langileen ego­era prekarioa salatzeko».

Emakume gehiago, lanik gabe
Datuen arabera, gehiago dira lanik gabe dauden ema­ku­meak, gizonak baino. 2016a ixtean (abenduan), 585 ema­ku­me lan­gabetu zeuden Her­nanin, eta 493 gizon; 2015ean, 601 emakume eta 574 gizon; eta 2014an, 665 emakume eta 647 gizon.
Urte bakoitzeko joerari erre­paratuta, berriz, urte ha­sieran, martxoan izaten da langabezia tasa altuena; ekai­ne­rako jaitsi egiten da; irai­lerako zertxobait igo; eta abendurako jaitsi, baina hurrengo martxorako igo. Aurten, aurrenekoz, aurre­ko urtea ixtean baino langabetu gu­txia­go izan dira, martxoan.
Sektoreei dagokienez, zer­bi­tzuetan dago orain­dik lan­ga­be­tu gehien; industrian, eraikun­tzan eta nekazaritzan, gero. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!