Kanposantutik abiatuta, eta herriko autobus eta tren geltokietan geldialdiak eginez, ibilbide literarioa egiteko proposamena egin du literatur zale batzuek osatutako taldeak.
Goizeko 11:00etan abiatuko dira, eta hiru bat orduz luzatzea aurreikusten dute. Tartean, bermuta hartzeko aukera ere izango dela azaldu dute, eta bukaeran, nahi dutenek bazkaritan jarraituko dute. Parte hartzea librea da.
Anari, Koldo Izagirre, Sarrionandia eta gehiago
Lehenago ere egin ditu beste bi zita literario talde honek, Xabier Montoia edota Ana Malagonen lanetan oinarrituta, eta oraingoan, Anariren Epilogoa diskoa izango da gai nagusia.
Horren bueltan, testu bilduma bat osatu dute, hainbat idazle bilduta: Anari, Koldo Izagirre, Sarrionandia, Leonard Cohen, Angel Lertxundi...
Parte hartzea, libre
Edonor gonbidatu dute parte hartzera, entzunez, edo irakurriz. Irakurri nahi duenak testua aukeratu dezake interneten (ikusi, beheko loturetan), edo Lurreko dendan galdetu.
Irakurriko diren testuak, hemen.
Izena emateko zerrenda, hemen.