Astebete itxita egon ondoren, gaur egingo du oporren ondorengo aurreneko irteera Gaztelekuak. Tabakalera eta Kristina Eneara egingo dute txangoa, goizetik arratsaldera arte. Goizeko 11:45etan jarri dute zita Renfeko apeaderoan, eta bazkaria eramateko deia egin dute; trena ordaintzeko dirua ere beharrezkoa izango da.