Hainbat ekintza prestatu ditu Kanika aisialdi taldeak, orain arte. Eta Aste Santua aprobetxatuz, zita berezia jarri dute, bihar eta etzi. Udaleku moduko batzuk egingo dituzte, eta gau bateko elkarbizitza prestatu dute. Bi egun egingo dituzte denek elkarrekin, beraz.