Nekazaritza ekologikoa eta bioaniztasuna sustatzen dituen etxaldea

Kronika - Erredakzioa 2017ko api. 8a, 02:00

Hernaniko Karabel inguran natura­gune berezi bat dago. Dozena bat pertso­na aritzen dira egunero Karabeleko eko­ne­kazaritza etxaldean lanean, barazki­gin­tza ekologikoa eta agroekologian oi­na­­­­rri­tutako gizarte-eredua sustatzeko hel­buruarekin. Kimu Bat paisajismo en­pre­­sak, Blasenea hazitegiak eta Agifes elkarteak bultzatutako proiektu hau han­di­tzen doa pixkana, 2014. urtean jaio zenetik.

Azken hamarkadetan galdutako bio­di­bertsitatea berreskuratzeko eta euskal bara­tzeetan landatzen den barazki ba­rie­tatea zabaltzeko ikerketa eta entsegu lanetan dihardute bertan. Izan ere, Kara­beleko ekimen aurrendaria da kantau­riar isurialdean, nekazaritza ekologikoa ardatz duen esperimentazio lana buru­tzen duen beste gunerik ez baitago. Ber­tan, ahaz­tutako nahiz kanpotik ekarri­tako hazi ekologikoen hazkuntza azter­tzen dute, gure klimara hoberen egoki­tzen direnak eta organoleptikoki interes­garrienak lantzeko eta horien inguruko ezagutzak baratzezainei helarazteko.
Zabor organikoen kudeaketa jasan­garrirako proiektua ere landu dute Kara­be­lekon, eta intsektuen bioaniz­tasuna zai­n­­­tzeko hezegunea sortu berri dute etxal­­dean, Aranzadiren gidaritza­pean, bes­teak beste. 
Landare eta animaliekin batera, per­tso­nak dira proiektuaren erdigune. Izan ere, baztertze arriskuan dauden kolekti­boen errehabilitazio psikosozialerako zentro ere bada Karabeleko. Buruko osasun arazoak dituzten 40 bat lagun inguruk burutzen dute bertan, Agifes elkartearen eskutik, euren jarduera tera­peutikoa, naturarekin harreman estuan; eta Mar­tuteneko espetxeko hainbat kidek ere bara­tzezaintzarako trebakun­tza jaso­tzen dute etxaldean. 
Landareen erritmoan hazten doan proiektu honen dimentsio anitzak eza­gu­tu nahi dituztenek aukera dute Kara­be­leko etxaldera gerturatzeko. Izan ere, gizarte-sentsibilizazioa helburu izanik, ikastetxe eta zentro ugaritako bisitari taldeak jaso­tzen dituzte urtero.
Horiez gain, Hernaniko hainbat proiek­turekin ere elkarlanean aritzen dira, adibi­dez, Lurreko eta Diametro 200 jatetxea.

 

ELKARRIZKETA // Ixiar Iraola

«Karabelekok lagundu dit segurtasuna eta erantzukizuna izaten, baita lan ohituretan ere»

Karabeleko etxaldean egiten du lan Ixiar Iraola hernaniarrak: «oso atsegina da baratzan lana egitea».

Agifesekin, Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako El­kar­tearekin elkarlanean, Karabeleko etxaldean lanean ari den bolun­tario­etako bat da Ixiar Iraola hernaniarra. Duela hiruzpalau urte hasi zen bertan lanean, eta esperientzia gogorra bezain atsegina dela onartu du.

Karabelekok ateak ireki zituenetik zaude hemen. Zein onura ekarri dizkizu?
Hasieran oso gogorra izan zen, izan ere, martxan jartzea izugarri kostatzen zitzaidan, baina gutxinaka lantzen zoaz gero eta gehiago. Azkenean, oso atse­gina da baratzan lana egitea.

Nolatan animatu zinen Karabelekon lan egitera?
Asteazken eta ostiraletan AGIFESen zen­trora joaten naiz buru gaixotasuna duten pertsonenentzat ekintzak egiten dituzten lekura, eta bertan esan zidaten Karabelekorekin elkarlana sinatu zutela. Orduan, zalantzarik egin gabe, eman nuen izena hasieratik.

Eta bertara iritsi aurretik, harremanik izan al zenuen baratzarekin?
Bai, nire amona eta aita baratza edukitakoak dira. Orain, ordea, bertako barazki ekologikoak hartzen ditugu.

Terapiaren aldetik, zertan lagundu dizu Karabelekon lan egiteak?
Lagundu dit segurtasuna eta eran­tzukizuna izaten, baita lan ohituretan ere. Gainera, ikasten zoazen bitartean la­na ere egiten duzu. Horrez gain, egune­rokotasunean ere, laguntzen dit: hemen bazkaltzen geratzeak, gure kabuz pres­tatzeak... azkenean, hori guztia par­tekatzea positiboa da trebetasun sozia­letarako. 

Zer gehiago ikasi nahiko zenuke?
Gustatuko litzaidake baratzaren ingu­ruan gehiago sakontzea, batez ere, al­der­di praktikoan: zein garaietan landa­tzen den zer,  landare desberdinen izenak, zenbat denbora behar duten hazteko...

Nola irudikatzen duzu Karabeleko etorkizun hurbilean?
Zaila da irudikatzea, epe laburrean hainbeste aldatzen ari da...!  

 

Ekodenda eta kontsumo taldea

Karabelekoren baratzeetako uzta das­ta­tu nahi duten herritarrak ongi etorri­ak dira Portu Auzoan kokatuta dagoen etxaldera. Bertako ekodendan barazki­ak, haziak, landareak, garaiko loreak, baratze­rako on­ga­rri eta erremintak, eta gertu­ko ekoiz­le ekologikoen jakiak dau­de eskura­garri.
Etxaldean bertan ekoitzitako baraz­kiekin egiten diren otarren kontsumo tal­­dea ere badute, 120 lagun inguru­rekin. Astero saski bana jasotzen dute partai­deek Karabelekon bertan edo Her­naniko Lurreko dendan. Donostian ere badaude hainbat bilketa-gune. Bi otar mota daude aukeran, produktu kanti­tateen arabera: oinarrizkoa bi pertso­narentzat pentsa­tua dago eta fa­miliarra, berriz, lauz­pabost kideren­tzat.

 

Ordutegia
Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 19:30etara
Larunbatetan 10:00-13:00etara

 

Harremanetarako informazioa
Portu Auzoa, 34. Hernani.
943 55 75 24 
info@karabeleko.org

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!