DONE Jakue bidea egiten ari den talde batek Hernaniko Udalaren ongi-etorria jasoko du gaur, Hernanitik pasatzen diren momentuan. Irundik atera eta Harora bideko ibilbidea ari dira egiten 40 pertsona, Santiago Bidearen Lagunen Elkarteak antolatuta; eta helburua da, Santiago Bidea biziberritzea.
Goizeko 10:00etan, Plazan
Hernanira goizeko 10:00etan iritsiko da erromes taldea, eta ongi-etorria Turismo teknikariak egingo die Plazan. Taldeko argazkia aterata, San Joan Bataiatzailea parrokia bisitatuko dute. Segidan, Udalera sartu eta Luis Intxauspe Alkatearen harrera jasoko dute. Harrera jasota, Harorako bideari ekingo diote.
Ibilbidea: Irundik Harora
Erromes taldea atzo atera zen Irundik eta abuztuaren 4an iritsiko dira Harora. Tartean, ondorengo herriak zeharkatuko dituzte: Astigarraga, Hernani, Andoain, Tolosa, Beasain, Zegama, Agurain, Gasteiz, La Puebla eta Haro.