Hozteko beldurrik gabe, busti-bustita ibili ziren ur eskean

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 16a, 02:00

«Ur festa da ume gehien mugitzen duen ekintza. Potenteena da, egun hau ­ iri­steko desiratzen izaten dira umeak hasieratik», hala deskribatu zuen atzo ur festa udaleku irekietako be­giraleetako batek; eta umeek ur festan gozatzen zutena ikusita, behin eta berriz baieztatu zuten hala dela. Uda­leko plaza hartu, eta ur eskean, busti-busti egin arte aritu ziren batetik bestera, udaletxeko langileak balkoietatik ura botatzen zieten bitartean. Nahikoa ez, eta Kar­daberaz eta Kale Nagusian gora eta behera ere ibili ziren, ur eskean. Datorren astean bukatuko dira Udaleku irekiak, eta despeditzeko Lip dup-a grabatuko dute, Santa Barbaran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!