Konfetti emanaldia eskainiko dute gaur Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek, 16:30etan, Atsegindegin. Ez da hori
izango haurrentzako ekitaldi bakarra: goizean haurrentzako amuarrai arrantza izango da, 09:00etan, Txantxangorrin.
Eta danborrada ere badute, 11:30etan, Etxeberri eta Santa Barbara elkarteko kideek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!