Araitz Betelura ere joan zen Ibai Alba atleta hernaniarra, aurreko igandean, bertako krosa egitera (7,7 km). Eta baita bikain aritu ere! Eguraldi kaxkarrari aurre eginez, hirugarren sailkatu zen, 26:09 denborarekin. Zabalzako Raul Amatriain eta Iruñako Aitor Echeverria izan zituen aurretik, hurrenez hurren.