Bost argazkilari, bost estilo

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 17a, 01:00

bost argazkilarik erakusketa dute jarria Biteri kultur etxean joan den astetik. 
Xabier Ar­naiz da argazkilarietako bat: Xabier Leteren bertsoak irudikatu ditu erakusketan, argazkien bitartez. 
Pablo Bengoe­txea­ren argazkiak ere ikusgai dau­de; kasu honetan, argazki estenopeikoak jarri ditu, poto berezi batekin ateratakoak. Lau hilabetean aurrez pentsatutako toki ezberdinetan eduki ditu, eta hala, eguzkiaren ibilbideari atera ahal izan dizkio argazkiak. 
Maria Mamerta da erakusketa jarri duen hirugarren argazkilaria. Argazki abstraktoak dira honen lanaren protagonista.
Mendi Urruzunoren la­nak ere ikusgai daude: argazki bi­txiak jarri ditu ikusgai.
Eta bosgarren argazkilaria Isidro Rodriguez da: argazki sedosoak jarri ditu honek ikusgai. Itsasoaren olatuei atera die argazkia Rodri­guezek. Bost minutuz, argazki berdinak atera ditu, eta hala lortu du argazkiak begiratzean bruma moduko bat ikustea, olatuak ikusi beharrean.

Argazki liburua, zozketan
Erakusketarekin batera, bost argazkilarien lanekin osatutako liburua ere jarri dute zozketan. Bertan jarri dituzte errifak salgai 50 zentimotan.
Erakusketa otsailaren 1a arte izango da ikusgai, astez, goiz eta arratsalde (10:00-13:00 eta 17:30-20:30). Larunbatetan ere izango da ikusteko aukera 10:00-13:00 ordutegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!