«Beharrezkoa da esnea; jaioberri asko dago»

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 19a, 01:00

Atenasen, Ellinikoko kanpa­men­du eta squatsetan lanean ibili da Ke­pa Alvarez herna­nia­rra, erre­fuxiatuentzako eli­ka­gaiak eta materiala gor­de­tzen dituen bil­tegian, SOS Erre­fuxiatuak taldearekin eta Pam­piraiki, bo­lun­tario gre­zia­rren elkar­teare­kin elkarlanean.
«Biltegia gainezka» da­go­e­la dio, baina «garraiobidea fal­ta» zaiela. Gainera, «esnea behar-beharrezkoa izan arren, oso gutxi eta garesti» dagoela ikusi du. Gauzak horrela, proiektu bat jarri du martxan: furgoneta bat erosi, eta esnez beteta, bueltan Ellinikora eramatea. Asteazkenetik os­ti­ra­­lera Atsegindegin izango da.

Lau esne mota biltzeko deia
«Jaioberri asko dago kanpa­men­duetan», azaldu du Alva­re­zek. Baina ez dira jaio­be­rri­ak bakarrik, esnea behar du­te­nak. Hori horrela, lau esne mo­­ta bilduko ditu, asteazke­ne­­tik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara Atsegindegin ja­rri­ko duen furgoneta erosi be­rrian: esne kondentsatua, esne hautsa, eta 1 eta 2 ti­po­e­ta­ko ama esneak; 0 eta 6 hila­be­te arteko umeentzako eta 6 hi­labete eta urtebete arteko ume­entzako, hurrenez hurren.
 
«Hernaniarrak inplikatu nahi ditut»
Alvarezek azpimarratu nahi izan du Atenasen, errefu­xia­tu­ak txoko guztietakoak direla: «siria­rrak, chiiak, kurduak, suniak...». Eta boluntario la­ne­tan aurkitu dituenetatik %35 bat, euskaldunak. «Hori ez da ikusten, isilean ari direlako lanean, inolako go­ber­nu, sin­di­katu, talde er­lijio­so edo bes­telakoekin ha­rre­manik gabe, nor bere kabuz, eta nik, hemen bizi dudan esperientzia honetan inplik­a­tu nahi ditut herna­nia­rrak. Atenas osoan ezagutuko dute Hernani». 
Biltegian pilatutako mate­riala errefuxiatuengana iris­tea bermatuko duen furgoneta berrian jarriko ditu Alvarezek, errefuxiatuek egindako iku­rrina eta Hernaniren izena daramakien kartela.
Hain zuzen, furgoneta be­rria erosten laguntzeko dirua jar­tzea izango da proiek­tua­re­kin bat egiteko beste modu bat. «Furgoneta Alemanian erosi behar izan dugu, mer­kea­goa zelako, Atenasen es­ka­tzen den ingurumena babes­teko ziurtagiria daukan ibil­gailua behar zelako...», azaldu du hernaniarrak. Informazio osoa ematen du, Facebooken bertan daukan orrialdean, Kepa Alvarezen izenean.
Horrela, ahalik eta jende gehien konbentzitu nahi du, laguntzeko. Bankoa banke­txe­an ireki du kontua, dirua bil­tze­ko: ES16 0138 00 1950 0010778930/BIC BKOAES22XXX/ Titularra: Kepa Alvarez Baz SOS Refugiados Hernani. 


https://www.youtube.com/watch?v=kLOwLVj9wwU
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!