Ate irekiak bihar, Orona Ideo zentroan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 14a, 01:00

Mondragon Unibertsitateak bi gradu eskaintzen ditu Ga­la­rretan, Orona Ideoko unibertsitatean, eta bihar, 17:30etatik aurrera ate irekiak egingo dira interesa dutenei informazioa emateko.
Jardunaldi hauek batxilergoko bigarren mailako ikasleei eta Goi mailako zikloetakoei zuzenduta daude, eta joan nahi dutenei aurrez izena emateko eskatu diete, 608 760 252 telefonora deituta.

Bi ingeniaritza gradu
Mondragon Unibertsitateak bi gradu eskaintzen ditu Oro­na Ideoko unibertsitatean; Ekoingeniaritza industrialetako ingeniaritza eta Ener­giaren ingeniaritza.
Ate irekien jardunaldi hauetan bi graduen inguruko informazio jaso eta tokia ezagutzeko aukera izango da.
Biharkoan joan ezin dutenek, otsailaren 4an izango dute beste aukera bat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!