«Altsasuko espetxeratuak askatzea» eskatu du Plenoak

Kronika - Erredakzioa 2016ko abe. 6a, 01:00

Ezohiko Plenoa egin zuten atzo, Hernaniko Udalean, pun­tu bakarra lantzeko, aurreko astean bertan behera geratu zen mozio bat. Altsasuko gertaeren bueltan aurkeztu zuen adierazpena EH Bilduk, eta aho batez onartu zuten atzo, Plenoan ordezkatuta zeuden hiru alderdiek: EH Bilduk, EAJk eta Orain Hernanik; PSE-EE ez zen azaldu osoko bilerara.
Adierazpenean, elkartasuna helarazi nahi die Hernaniko Udalbatzak, Altsasuko herritarrei, atxilotuei, espetxeratuei, eta haien senide eta lagunei. Eta eskatzen du, «neurrien des­proportzioa dela eta, espetxeratuak lehenbailehen aska­tzea, eta haien kontrako terrorismo akusazioak ezabatzea». Eskatzen du, baita ere, kasua Iruñako epaitegira bueltatzea, «bertan hasi zelako, eta bertan dagoelako kasua hasi zuen po­lizia foralaren lehen txostena». Eta uste du, gatazkaren konponbidean, «des­mili­ta­riza­zio­a­ren eztabai­da ere normaltasunez» eman behar dela, eta bide horretan pausoak eman.

Akusazioak, espetxeraketak eta oihartzun mediatikoa, «desproportzionatuak»
Altsasutik iristen diren berriekin kezkatuta azaldu da Ple­noa, eta adierazi du, «erabat des­pro­portzionatuak» iruditzen zaizkiola, «akusazioaren larritasuna, atxiloketak, espe­txe­ratzeak, eta kasuak izan duen oihartzun mediatiko eta soziala». Eta oso haserre azaldu da, Altsa­su­ko herriak eta bere he­rri­ta­rrek jasan di­tuz­ten aku­sa­­zio, ma­nipulazio eta irainekin.
«Gure ustez, horrek guztiak helburu jakin batzuk ditu: ba­tetik, Altsasuko herria, herriko gazteak eta herri mugimendua kriminalizatu eta desaktiba­tzea; eta bestetik, desmilitarizazioaren eztabaida ezeztea», diote adierazpenean: «ETAk  behin betiko su etena eman eta bost urtera, Europan polizia dentsitate haundieneko herrialde bat da  gurea». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!