Hernaniko euskal dantza zaleek hitzordu garrantzitsua dute bihar: XXII. Gazteen Dantza Txapelketa. Krisikitiña dantza taldeak antolatu du txapelketa, eta 12:00etan hasiko da Plaza Berrin (eguraldi txarrarekin Biterin egingo da).
Edizio honetan 12 bikotek hartuko dute parte, hain zuzen, Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Villabona, Lezo, Alegi, Lizartza eta Hernanikoak. Hernaniko dantzaria Unai Balerdi izango da; eta bikote izango du Villabonako Emeren Irurzun.
Fandangoa eta arin arina
Dantzariek fandango bat eta ari arina dantzatu beharko dute; Beñat Luluaga eta Aitzol Txapartegik joko dituzte piezak. Epaimahaia dantza sueltoan ezagunak diren adituek osatuko dute.