Txistu doinuak bueltan, arkupeetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 20a, 01:00

Gaur emango diote hasiera, beste ikasturte batez, Txistu­la­riak arkupeetan zikloari. Kur­tsoko aurreneko kontzertua eskainiko dute, Hernani musi­ka eskolako txistulariek; uda­letxeko arkupeetan, eguerdiko 12:30etan hasita.

Errepertorioko doinuak eta euskal kantu ezagunak
Egitarau zabala prestatu dute, ikasturtearen estreinako ema­nal­dirako. Tartekatuko di­tuzte txistularien erreperto­rioko doi­nuak eta euskal kan­tu eza­gu­nak, «neguko atarian hotzak astindu eta alaitasun apur bat ekartzeko asmoz», aurreratu dute txistulariek.
Beraz, zortzikoa, kontra­pasa, dantzak eta horrelakoak joko dituzte; baina baita Iriba­seko ingurutxoa, Amnistiaren kantua edota Haurrak kantari bezalakoak ere.

‘Musikalean’ bihar, eta Santa Zeziliakoa etzi
Bihar, berriz, Musikalean es­kaintzera aterako dira kalera, Hernani musika eskolako ikas­leak, arratsaldeko 17:30etan.
Eta etzi, urteroko bi zita jarri dituzte, Santa Zezilia egu­na ospatzeko. 18:30etan hasita Biterin, kontzertua eskainiko dute aurrena, eta diplomak ba­natuko dizkiete ondoren.
Eta datorren ostiralean ere, ba­daukate emanaldi bat aurre­ikusita, mu­si­ka eskolako ikas­leek. Akordeoi entzunaldia eskainiko dute, arratsaldeko 17:30etan hasita, Milagrosako kaperan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!