Hernanin hainbat eraikin publikotan nabaritu da garbitzaileen greba; bereziki, kiroldegian. Baina gaurtik aurrera normaltasunez erabili ahal izango dira berriro, garbitzaileek atzo bukatu baitzuten greba.
Hurrengoan, mugagabea
Bost eguneko greba atzo bukatu zuten langileek. Orain, sindikatuek patronalarekin hitz egingo dute. Erantzunaren arabera, hurrengo greba mugagabea izan daiteke.