Garbiketa zerbitzurik ez, langileen greba medio

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 9a, 01:00

Greba hasi zuten aste­le­he­nean Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako garbiketa alorreko langileek; hain zuzen, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU-UPV) eta Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sarean azpikon­tra­tatuta dauden garbitzaileek. 2014ko abendutik hona ez dute lan hitzarmena berritu, eta hiru eskari nagusi dituzte langileek: 2010az geroztik izoztutako soldatak igotzea, kontratu motak hobetzea eta lan erreformaren aurrean bermeak jasotzea.
Hasiera batean, ostiralera arte luzatuko dute greba, eta dagoeneko, eragina nabari da Hernaniko hainbat udal erai­kinetan.

Eskoletan, zerbitzu minimoak
Hernaniko hainbat udal erai­ki­­netan eragin zuzena dauka grebak. Udalak jakinarazi due­naren arabera, «Eusko Jaur­la­ritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu ikastetxeetan (0-12 urte) eta osasun zentroetan». Baina hainbat udal erai­ki­ne­tan «ez dago garbiketa zer­bitzurik»; hala nola, «uda­le­txean, Biteri kultur etxean, udal musika esko­lan, Gabriel Zelaian eta kirol­degian».
Hori horrela, eraikin horiek irekita mantenduko ditu Udalak «erabiltzaileen osasuna berma daitekeen bitartean», baina batzuk itxi egin daitezkeela dio, «arriskua ikusten denean». Komun publiko batzuk, adibidez, itxita daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!