Egun seinalatua da gaurkoa: Santu Guztien Eguna. Falta diren senitartekoak, lagunak, ezagunak... izango dituzte gogoan hernaniarrek. Lore eskaintza ohikoa izaten da gaurko egunez; hilerria kolorez janzten da herritarrek ematen dituzten lore sorta eta zentroekin. Egunean bertan egiten dute gehienek hilerrirako bidea; izaten da ordea, aurretik dena prest izatea gustatzen zaionik: panteoia edo nitxoa txukundu, lorez jantzi... Atzo mugimendua nabari zen herriko loradendentan, eta baita Mokokoek arkupetan jartzen duten postuan ere.
Elizan ere, egun seinalatua izaten da gaurkoa. Hildako guztien omenezko mezak izango dira herriko lau elizetan: 09:00etan Agustinetan; 10:00etan Ereñotzun, 11:00etan Floridan; eta 12:00etan San Joan Bataiatzailea parrokian.