Hernaniarrak liluratuta, Telmo Iruretarekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 4a, 01:00

Barre algarekin erantzun zioten hernaniarrek, Telmo Iruretak Biterin eskainitako ikuskizunari. Koxka elkarteak antolatuta, Toquecito minus emanaldia eskaini zuen Iruretak. Garun paralisia dauka, eta bere egoeraz ba­liatu zen, desgaitasunari bu­ruzko bakarrizketa umo­retsua egiteko. Bost minutuko txaloekin agurtu zuten Irureta, eta bukatzean, berarekin hitz egiteko aukera izan zuten gerturatu ziren guztiek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!