«Zarataren Mapak ez du Hernaniko errealitatea islatzen»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 30a, 02:00

Zarataren Mapa aurkeztu berri die EH Bilduko Udal Tal­deak beste gainontzeko udal or­dezkariei. Aurkezpenaren on­doren, PSE-EEk balorazioa egin nahi izan du gaiaren in­guruan. Prentsa-ohar bitartez bere harridura agertu du, izan ere, bere ustez, «Zarataren Mapak ez du Hernaniko errealitatea islatzen». Eta jarraian, kritikatu du «Kaxkoko zaratari aurre egiteko Udalaren inplikazio eza».

«Ikuspuntu orokorra»
Ricardo Crespo PSE-EEko Udal bozeramailearen hitzetan, «Uda­lak aurkeztutako Zara­taren Mapako disgnostikoa ez da nahikoa, eta herriak dituen arazoen ikuspuntu orokorra besterik ez du ematen». 
Prentsa-oharrean adierazten dute Zarataren Mapa Udal Talde sozialistak behin eta be­rriro eskatu duten trena dela, horren inguruan, estrategiak definitu, neurriak har­tu eta elkarbizitzan sor­tzen dituen arazoak konpontzeko. Horre­gatik Crespok onartu duenez, «gehiago espero ge­nuen». 
Horrez gain, salatu dute, «urtebeteko atzerapenarekin» aurkeztu dela.

«Herriak dituen arazoen ikuspuntu orokorra besterik ez du ematen»

Dirulaguntzak, lehioak aldatzeko
PSE-EEk jakinarazi du Zara­taren Mapak bereziki ez duela islatzen «zaratak gehien erasotzen duen auzoaren errealitatea, gaueko aisialdiak Kax­koan eragiten duena». Bizila­gunen Elkarteak eta bizilagunen kejak eta salaketek agerian uzten dute, beraien ustez, «arazo larria» dutela. 
Horren aurrean, Crespok eskatu dio Udal Gobernuari «gaiari lehenbailehen heldu eta zaratari aurre egiteko; gaue­­­ko aisialdiak, bereziki Txotx denboraldian zehar, Her­­naniko puntu honetan duen in­paktu akustikoa aztertuz. Eta neurriak hartu ditzala arazoak gutxitzeko».
EH Bilduri eskatu dio, baita ere, «dirulaguntzak plazaratzeko bizilagunek kristal bikoitzeko lehioak jarri ditzaten».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!