Saio irekia egin zuten astelehenean, Biterin, Emakumeen Etxeari buruzko partehartze prozesuaren barruan. Makina bat herritar gerturatu ziren, eta guztien artean, beste harri bat jarri zuten, Emakumeen Etxea eraikitzeko: nolakoa izan behar da etxe hori? Hurrengo saioa, datorren asteazkenean egingo dute, Biterin bertan, arratsaldeko 18:00etan.