Covitek (Colectivo de Victimas del Terrorismo) Hernaniko Institutua salatuko duela iragarri du. Kronikara bidalitako prentsa oharrean honakoa azaldu du: «ustezko delitu batengatik jarriko dugu denuntzia. Institutuko 50 adin txikikok ETAko 22 kide omendu zituzten institutuko instalazioetan. Terrorismoa goraipatzeagatik eta biktimak umiliatzeagatik jarriko dugu salaketa». Prentsa oharrean azaldu dute, ekitaldia Gudarien Egunaren baitan izan zela: «institutua 20 bat irudirekin enpapelatu zuten, eta eskolako patioan 50 adin txikiko elkartu ziren ETAko kideen argazkiekin».
Kronika harremanetan jarri da Institutuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, honen inguruko adierazpenen bat egin nahi badute.