«Jubilatuei ongizatea eta aisialdia gozatzea ahalbidetzeko» sortu zen Goiz Eguzki jubilatu etxea 1972an, zuzendaritzak azaldutakoaren arabera, eta 44garren urteurrena ospatzeko, ekitaldiz betetako astea izango dute, datorrena.
Kontzertu, jolas eta bazkari
Aurreneko zita astelehenean jarri dute; 17:30etan Ernesto Arenson akordeoilari argentinarraren kontzertua izango da. Asteartea, berriz, El hijo de la novia pelikula jarriko dute 18:00etan.
Asteazken eta ostegunean kaleko jokoetan aritzeko aukera izango dute 16:00etatik aurrera, eta larunbatean, urriaren 8an, Goiz Eguzki abesbatzaren emanaldia izango da, 19:00etan.
Bazkarirako txartelak salgai, gaurtik
Bukatzeko, bazkaria, opari banaketa eta dantzaldia antolatu dituzte urriaren 9rako, eta txartelak gaur jarriko dituzte salgai buelgoan.
Hitzarmena, 10 urterako
Urtero, 13.500 euroko aurekontua izango du Goiz Eguzkik, jarduerak antolatzeko.
Udaleko Zerbitzu Sozialek eta Goiz Eguzki jubilatuen elkarteak hitzarmena berritu dute datozen hamar urterako. Xabeir Lertxundi, Patronatuko lehendakariak eta Paco Goya, Goiz Eguzkiko presidenteak sinatu dute.
Honi esker, urtero 13.500 euro jasoko ditu elkarteak, jubilatuei zuzendutako ekintzak antolatzeko. Bestalde, Zerbitzu Sozialetako aurrekontutik 50.900 euro bideratu dira aurten Goiz Eguzki eraikina mantentzeko.