Urumea Ikastolako estalpea, prest

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 16a, 02:00

ikasturte berria hasteko hila­bete baino gutxiago falta ba­da ere, Urumea Ikastolak prest dauka patioko estalpe be­rria.

Bi helburu nagusi
Ekainaren erdialdean hasi eta abuztuaren hasierara arte ira­un duen obra, bi helburu na­gusirekin onartu zuen Udalak 2015ean: «batetik, euria egiten duenean jolastokia erabiltzeko modukoa izatea, eta bestetik, eraikin nagusia eta Haur Hez­kuntzako eraikina lotzeko iris­garritasun irizpideak bete­tzen dituen estalpeko pasa­bide bat egitea».

Obrak 278.850 euroko kostua izan du.

Estalpea eta gehiago
Helburu horiek bete eta ikas­tolaren ara­zoak konpon­tzeko asmoz, 640 m2ko estal­peaz gain, beste bi alda­keta egin dira. Bata, HH eta LH eraikinak lotzen dituen pasa­bidearen egungo arrapala zabaldu eta mal­da gutxitu dute. Eta bi­garrena, era­bil­tzaileen se­gur­tasuna hobe­tzeko pasa­bide­aren eskaile­raren saretoa ere berritu dute.   

278.850 euroko kostua
Obra osoaren kostua Udalak hartu du bere gain, eta guztira, 278.850 eurokoa izan da (BEZa barne). yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!