Epele ere, parrandaz blai!

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 4a, 02:00

Auzoko festen garaia da orain, eta Epelen ere ospatu zuten berea uztaila bukaera aldera. Hiru eguneko jaia izan zen, ostiral iluntzean auzoari buruzko dokumentala ikusi zuten; larunbatean, auzotar batzuen eskutik Xumo Ja­poniar ikuskizuna izan zuten, baita Los Cxamukos taldearen emanaldia ere; eta igandean, bazkari herrikoia eta herri kirolak izan zituzten. Festa borobila izan zela diote antolatzaileek, eta horregatik, es­kerrak eman nahi dizkiote bizilagunei eskainitako la­gun­tzagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!